1. AFAGI elkartearekin elkarlanean: ezagutu eta ekin
- Author
-
Arrue Mauleón, Marta, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, Barandiaran Aguirre, Enara, Arrue Mauleón, Marta, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, and Barandiaran Aguirre, Enara
- Abstract
Sarrera: Adineko pertsonen desgaitasunaren eta mendekotasunaren erantzule nagusietako bat dementzia da, horien artean alzheimerra nagusitzen delarik. Zentzu horretan, AFAGI elkarteak (Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkarteak) alzheimer gaixotasuna edo beste dementzia batzuk dituzten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Helburua: Gizarteari zein elkarteari zerbait eskainiz, elkartea ezagutu eta bertako arazo bat ebaztea izan da helburua. Jarduerak eta emaitzak: Jarduera ezberdinak eraman dira aurrera: alzheimer gaixotasunari buruzko informazioa jaso da; AFAGI ezagutu da; elkarteak zuen ikusgai arazoa ebazteko, AFAGI ezagutarazteko bideo bat egin da; eta hurrengo urteko ikasleak proiektu honetara bideratzeko beste bideo bat prestatu da. Gogoetazko jarduna: Ekintza bakoitzak eragin duen gogoetazko jarduna egin da, gizartean falta den konpromezu soziala adieraziz eta AFAGI bezalako elkarteek egiten duten jardunaren garrantziaz jabetuz. Ondorioak: Proiektu honek ekarpen pertsonalak zein profesionalak suposatu ditu. Pertsonalki, kontzientzia soziala hartu da; eta profesionalki, etorkizunerako baliabideak eskuratu dira. Aurrera eraman den bideoa, gizarteari eta elkarteari eginiko ekarpen bat dela esan daiteke.
- Published
- 2022