Back to Search
Start Over
Haurren obesitatearen prebentzioa egiteko proposatutako osasun heziketa programa
- Source :
- Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación, instname
- Publication Year :
- 2016
-
Abstract
- Sarrera: Osasunaren Mundu Elkartearen (OME) arabera, obesitatea “osasunarentzat arriskutsua den gantz metaketa ez normala edo gehiegizkoa” da eta mundu mailan gizentasuna osasun publikoaren arazo larrienetako bat kontsideratzen da XXI. mendean. Gaixotasun honek prebalentzia altua duela ikusi da, komorbilitate larriak eman ditzakeela eta azkenik, arrisku faktore askok prebenigarriak direla ikusi da. Hau dela eta haur eta nerabeen obesitatea prebenitzeko Osasun Heziketa Programa bat proposatzen da. Helburuak: Euskal Autonomia Erkidegoan haur eta nerabeen obesitatea prebenitzeko Osasun Heziketa Programa bat diseinatzea da Gradu Amaierako lanaren helburua. Helburu nagusia lortzeko helburu zehatzak planteatu dira.Metodologia: Lehenengo bilaketa bibliografikoa egin da hainbat datu basetan kontsultatuz: Biblioteca Virtual de la Salud, Pubmed eta Cuiden. Ondoren, EAEan zentratutako lana denez, Euskadi eta Espainia mailan garrantzitsuak diren ikerketak,artikuluak, txostenak eta protokoloak bilatu dira web gune ofizialetan. Bukatzeko,obesitatearen inguruan informazioa bilatzeaz gain, bestelako gaiak jorratzen dituzten lan akademikoak ere bilatu dira, Google Academico deritzon bilatzailez baliatuz. Garapena: Osasun heziketa programaren garapenean talde diana, helburu pedagogikoak, metodologia pedagogikoa, edukiak edo gaitegia eta kronograma zehaztu dira.Ebaluazioa: Osasun heziketa programa era jarraitu batean osatzea eta hobetzea da honen helburua. Ebaluazioa hiru zatitan banatuko da: lehenengoan, emaitzak aztertuko dira; ondoren, prozesua eta azkenik, programaren egitura. Ekarpen eta iritzi pertsonala: Erizaintzaren ikuspegiaren aldetik, osasun heziketa gaixotasunen prebentzioa eta osasunaren promozioa bermatzeko tresnaren garrantzia azpimarratzen da. Batez ere, umeei egiten den heziketa etorkizunean gaixotasun askok prebenitzeko erabili daitekeelako. Ondorioz, erizaina ezinbesteko papera betetzen du osasun hezitzailearen rolean. Atal honetan, haurren obesitatearen prebentzioa eraginkorragoa izateko hobekuntzak proposatzen dira. Bukatzeko, nahiz eta lana bide luzea eta oztopoz betetakoa izan, esperientzia oso aberasgarria izan da, profesionalki eta pertsonalki.
- Subjects :
- haurren obesitatea
osasun heziketa programa
erizaintza
Subjects
Details
- Database :
- OpenAIRE
- Journal :
- Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación, instname
- Accession number :
- edsair.dedup.wf.001..10e53220917b3f9e72371a037df3e5f1