Back to Search Start Over

Minaren heziketaren eraginkortasuna lepoko eta lunbarretako min kroniko ez espezifikoan: berrikusketa sistematikoa

Authors :
Gorostidi Basurto, Aritz
Izaola Azcona, Loitzun
F. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
Grado en Fisioterapia
Source :
Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación, instname
Publication Year :
2019

Abstract

[EUS] Lepoko eta lunbarretako mina prebalentzia eta errekuentzia ratio altuko arazoak dira. Min kronikoa, nerbio sisteman birrantolaketak eragiten dituen gaixotasun maladaptatibo neuropatologikoa da, inpaktu biopsikosozial garrantzitsua duena. Min kroniko guztiak berdinak ez direnez, IASPeko aditu taldeak zazpi multzo- tan sailkatu zituzten. Minaren etiologia, mekanismoa eta kokapen anatomikoa kontuan hartuta, lepoko eta lunbarretako min ez espezifikoak min kroniko primarioaren taldean sailkatu ziren. Hamaika sistemen interakzio eta loturiko faktore askoren ondorioa da min kronikoa. Orain arte, hainbat tratamendu farmakologiko, kirurgiko eta fisiko erabili dituzte honi aurre egiteko, eraginkortasun aldakorra lortuz. Heziketan oinarritutako ezaugarri desberdinetako hainbat terapia sortu ziren, eraginkortasun eztabaidagarria zutenak. Horri aurre egiteko eta minaren zientzietan eman ziren aurrerapenak kontuan hartuta, minaren heziketa sortu zen. Minaren biologia eta patobiologia azaltzean eta pazienteei ulertaraztean datza, minaren inguruko sineskera eta kognizio desegokiak aldatzeko asmoarekin.

Details

Language :
Basque
Database :
OpenAIRE
Journal :
Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación, instname
Accession number :
edsair.dedup.wf.001..2a3a5ee489bd1f04859292a104a5bd17