Back to Search Start Over

Memoria historikoa XXI. mendeko zineman: II.Errepublica, guda zibila eta gerraosteko irudikapena Espainiar Estatuko ikus-entzunezko fikzioetan

Authors :
Marzabal Albaina, Iñigo
Comunicación audiovisual y publicidad
Ikus-entzunezko komunikazioa eta publizitatea
Goikoetxea Pérez, Ander
Marzabal Albaina, Iñigo
Comunicación audiovisual y publicidad
Ikus-entzunezko komunikazioa eta publizitatea
Goikoetxea Pérez, Ander
Publication Year :
2022

Abstract

296 p.<br />Diktaduratik demokraziarako bidean, beste herri batzuetako prozesuetan ez bezala, Trantsizioak zauriak irekita utzi zituen Estatu espainiarrean. Aurreko garaiko interesik ezaren aurrean, milurteko berriarekin, 'oroimenaren leherketa' gertatu da, gizartearen espektro zabalak iragan gatazkatsu eta mingarriari helduz. Aro berri honetan, frankismoaren biktimen oroimena kontzeptualizatuz joan da, egia bilatuz eta gertatutakoa ikertuz, oroitzapenarekin batera, gerra galdu eta errepresioa jasan zutenei inoiz ez bezalako aitorpena eskaintzeko. Testuinguru honetan, asko dira memoria historikoa modu batera zein bestera jorratu duten ikus-entzunezkoak. Ikerketa lan honek bi zutabe ditu: oroimen historikoa eta zinema. memoria historikoa lantzen duten XXI. mendeko fikziozko ekoizpenak ikertuz, alde batetik, zein oroimen historiko mota igortzen duten, zein gako dituzten eta horien komunikazioa behar bezala funtzionatzea ahalbidetzen duten barne mekanismoak ezagutu nahi izan ditu. Bestalde, historiaren beraren irakurketa eskuratu nahi izan du, eta horretarako oso egokia izan da horren inguruan dauden istorioak aztertzea. Gure ikerketa-lanaren objektuak milurteko berrian ekoiztutako artefaktu-filmikoak dira, eta haien azterketari esker, helburu dugun garaiaren errepresentazioaren irakurketa egin dugu. Unibertso beraren konplexutasuna sinplifikatzeko, lagina murriztu behar izan da azterketa sakonago baten alde, etahorietatik lauk behin betiko lagina osatu dute aurretik ezarritako estrategia-sortako irizpideei jarraituz: Silencio roto (Montxo Armendariz, 2001), Soldados de Salamina (David Trueba, 2003), La buena nueva (Helena Taberna, 2008) eta Gernika (Koldo Serra, 2016). Ikerlana egitura-analisitik jorratu dugu: testuei so eginez, obrak ulertu ditugu, zentzua sortzeko mekanismoak irudikapen hautemangarriak ematen dizkioten formak bezain egituragarriak baitira. Hala, aztertutako film guztiek oso bestelakoak diren gatazkak erakusten badute ere, denek eusten diote historiari istorio p

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1286734613
Document Type :
Electronic Resource