Back to Search Start Over

Lagunduriko ugalketa teknikak Esklerosi Anizkoitza duten emakumeengan: Segurtasun eta eraginkortasun profilen analisia.

Authors :
Rabanal Nuñez, Aintzane
F. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
MEDIKUNTZAKO GRADUA
Ramírez Romero, Johanna
Rabanal Nuñez, Aintzane
F. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
MEDIKUNTZAKO GRADUA
Ramírez Romero, Johanna
Publication Year :
2021

Abstract

[EU]Esklerosi Anizkoitza (EA) adin ugalkorrean dauden emakumeei eragiten dien gaitza da. Horrela, haurdunaldia haien bizitzan zehar kontuan hartu beharreko gertakizuna da. Emakume hauetariko batzuek lagunduriko ugalketa teknikak behar izaten dituzte berau erdiesteko. Orain arte egindako ikerketek elkarri kontraesaten dioten datuak argitaratu dituzte teknika hauek EA duten pazienteetan duten segurtasun profilari buruz. Lan honetan ondorioztatu da GnRH antagonistekin buruturiko teknikak seguruak direla emakume hauengan. Neurologiako eta Ginekologiako profesionalen arteko elkarlan multidiziplinarra beharrezkoa izango da etorkizunean paziente hauen maneiua protokolizatu ahal izateko. Egoera neurologiko egonkorra bermatzea izango litzateke xedea, berriki haurdunaldian mantentzeko baimendu diren tratamenduak eta birsorkuntza gomendio seguru eta egokienak uztartuz. Gainera, tekniken eraginkortasuna paziente osasuntsuengan lortzen denaren antzekoa da. EAren diagnosiak inpaktu sakona izan dezake emakume hauen famili plangintzan, amatasuna atzeratuz. Adina izan ohi da, haurduntze pronostikoan eragin gehien daukan faktorea. Obozitoen bitrifikazioa ugalkortasuna bermatzeko teknika antzera eskaintzea aukera ona izan daiteke amatasuna atzeratu nahi duten paziente hauengan etorkizunera begira.

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1302761045
Document Type :
Electronic Resource