Back to Search Start Over

Giltzurrun emaileen eboluzioaren azterketa datu analitiko eta subjektiboetan oinarrituta

Authors :
Celayeta Zamacona, Amagoia Otsanda
F. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
Medikuntzako Gradua
Zumeta Galarraga, Xabier
Celayeta Zamacona, Amagoia Otsanda
F. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
Medikuntzako Gradua
Zumeta Galarraga, Xabier
Publication Year :
2021

Abstract

[EU]Sarrera: giltzurrun donazioa gero eta prozedura ohikoagoa da. Hartzailearentzat emaile hilaren donazioak baino abantaila nabariagoak erakutsi baditu ere, emaile biziaren giltzurrun donazioa emailearen morbimortalitate arriskuaren areagotze arinarekin erlazionatu da. Egungo giltzurrun donazio kopuruaren gorakadak arrisku horiek definitu eta kuantifikatzea eskatzen du, prozeduraren ondorio, abantaila eta arriskuak zehazteko. // Helburua: ikerketa honen helburua giltzurrun emaile bizien epe labur zein luzeko eboluzioa aztertzea izan da. Datu medikoak ez ezik, bizi-kalitate eta bizi-ohiturei dagozkien alderdiak ikertu dira, baita prozeduraren inguruan duten gogobetetze maila aztertu ere. // Materialak eta metodoak: Donostia Unibertsitate Ospitalean azken 40 urteetan (1981-2020) jarraitu diren giltzurrun emaileen atzeranzko kohorte ikerketa burutu da. Horretarako, donazioaren aurreko zein ondorengo parametro mediko, kliniko, analitiko, antropometriko zein psikosozialak bildu dira. Datuok biltzeko Osabide Global plataforma eta elkarrizketa telefonikoak erabili dira. // Emaitzak: 60 giltzurrun emaile ikertu dira guztira, 56 (47,5-62) urteko adin medianarekin eta bataz besteko 8 (±6,37) urteko jarraipen denborarekin. Operazio ondorengo batez besteko ospitaleratze denbora 4,51 (±1,62) egunekoa izan zen, emaileen %18,2ak garatu zuelarik konplikazioren bat (guztiak konplikazio arinak). Batez besteko kreatinina mailak egonkor mantendu ziren. Kirurgiatik 6 hilabetetara 1,18 (±0,25) mg/dl-koak ziren eta 10 urtetara 0,97 (±0,21) mg/dl-raino jaitsi ziren. Bestalde, %66,66ak garatu zuen giltzurrun funtzioaren gutxiagotze arina 6 hilabetera, 10 urtera %37,5k zuelarik. Emaile bakarrak garatu zuen giltzurrun gutxiegitasun kronikoa, proteinuria garatu zuen bakarra ere izan zelarik. Bestetik, hipertentsioaren intzidentzia %9,1tik %23,2ra igo zela ikusi zen, desberdintasun esanguratsua deskribatuz (p=0,001). Emaileen %44,5ek dietaren bat jarraitzen du gaur egun eta %51,9ak ariketa fis

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1302761344
Document Type :
Electronic Resource