Back to Search
Start Over
Hosmer-Lemeshow testean erabilitako talde-kopuruaren azterketa simulazioen bidez
- Publication Year :
- 2022
-
Abstract
- [EU] Egun, Hosmer-Lemeshow (HL) testa erregresio logistikoko ereduen doikuntza-egokitasuna neurtzeko maiz erabiltzen den tresna da. Ordea, lagin tamainarekin lotuta dauden hainbat eragozpen ditu eta, hori dela eta, azken urteetan eraldaketa ugari jasan ditu. Lan honetan, g talde kopurua aldatuta, testaren erabakien egonkortasuna aztertu dugu. Aukeratutako eredua egokia denean, HL testaren errendimendua ona dela lortu dugu. Gainera, ez da lagin tamainaren araberakoa. Bestalde, egoera honetan, proposatutako talde kopuru gomendatuaren erabilerak ez du eragin nabarmenik. Aldiz, doitutako eredua desegokia denean, HL testa lagin tamainarekiko sentikorra da eta, batez ere lagin txikietan, errendimendua eskasa da. Honetaz gain, lagin handietan, talde kopuruaren erabilerak eragina du.
Details
- Database :
- OAIster
- Notes :
- Basque, Spanish
- Publication Type :
- Electronic Resource
- Accession number :
- edsoai.on1364681944
- Document Type :
- Electronic Resource