Back to Search
Start Over
Lantokiko erizainen arteko oldarkortasun fenomenoaren errebisio bibliografikoa
- Publication Year :
- 2023
-
Abstract
- Ikerketek adierazten dutenez, erizainen arteko oldarkortasuna erizaintzako lan sektore guztiek jorratu beharko luketen mundu mailako arazoa da. Izan ere, erizainen osasun fisiko zein psikologikoan eragiteaz gain, pazienteengan eta erakundearengan ere negatiboki eragiten du. Fenomeno hau oso hedatuta dago gure lanbidean eta literaturan eztabaida-gai izan da bi hamarkada baino gehiagoan. Hala eta guztiz ere, terminologia ugaria izateak, zaildu egiten du datu errealistak biltzea eta fenomenoa behar den bezala aztertzea eta ulertzea. Helburua: Lan honen helburu orokorra da lantokiko erizainen arteko oldarkortasun fenomenoa aztertzea. Horretarako, motak, faktore piztaileak, erasotzaile motak, prebalentzia, biktimen jarrera, eragiten dituen ondorioak eta esku-hartze estrategiak barne hartuz. Metodologia: Helburuen garapenerako errebisio narratiboa erabili da, eta SPIDER egitura jarraituta datu-base desberdinetan (Pubmed, BVS eta Web of Sicence) bilaketa bibliografikoa aurrera eraman da. Horrez gain, informazio zabalagoaren bila, hainbat web-orri ere kontsultatu dira. Barneratze eta kanporatze irizpideak aplikatu ondoren, 33 artikulu eta 2 web-orrirekin egin da lan. Emaitzak: Bilaketa bibliografikoan ikusi da oldarkortasunak ondorio larriak eragiten dituela erizain, paziente zein erakundearengan. Horrez gain, fenomeno hau bultzatzen duten faktore piztaile ezberdinak ere aztertu dira. Bestalde, arazo hau abordatzeko esku-hartze desberdinak ere ikusi dira. Eztabaida: Oldarkortasuna erasotzaile-biktima-erakundearen arteko hartu-emanaren ondorioz sortzen da. Fenomeno hau definitzeko terminologia bateratu gabea izateak oztopatu egiten du honen ikerketa. Hala ere, badakigu erizainek beste lanbide batzuek baina probabilitatea handiagoa dutela oldarkortasuna jasateko. Ondorioak: Oldarkortasun egoeren kontzientzia areagotzeko eta berau ekiditeko estrategiak garatzea ahalbidetzeko lehen urrats bezala, emaitzek lan-kulturan aldaketa baten beharra iradokitzen dute. Prebentzioa ezinbes
Details
- Database :
- OAIster
- Notes :
- Basque, Spanish
- Publication Type :
- Electronic Resource
- Accession number :
- edsoai.on1390906646
- Document Type :
- Electronic Resource