Back to Search Start Over

Eskizofrenia gaixotasuna duten pertsonek tratamenduarekiko atxikimendua hobetzeko osasun hezkuntza programa

Authors :
Kortaxarena Rubio, Maider
E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Nafarrate Santiago, Noah
Kortaxarena Rubio, Maider
E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Nafarrate Santiago, Noah
Publication Year :
2023

Abstract

Eskizofrenia gaixotasun mentala da, pentsamenduan, portaeran, emozioetan eta errealitatea ikusteko moduan du eragina. Oro har, eskizofrenia, gaixotasun mentalen artean, psikositzat hartzen da. Hau jasaten dutenek errealitatearen eta pentsamenduak eta gaixotasunak eragindako pertzepzioen artean bereizteko zailtasunak izan ditzakete. Gaixotasun honen ezaugarri nagusia tratamenduarekiko atxikidurarik eza da. Honek suposatzen dituen kostu sozial, osasun eta ekonomiko larriak eta ospitaletik kanpoko eremuan ikusten den hutsune handia dela eta, Eskizofrenia diagnostikoa duten pertsonei zuzendutako Osasun Hezkuntza Programa egitea ezinbestekoa dela ikusi da. Helburuak: Gradu Amaierako Lanaren helburu nagusia, Eskizofrenia diagnostikoa duten pertsonentzat tratamenduarekiko duten atxikimendua hobetzeko Osasun Hezkuntza Programa bat diseinatzea da. Helburu nagusia lortzeko asmoz, helburu zehatzak planteatu dira. Metodologia: Proiektuaren helburu nagusiari erantzuteko, hainbat datu iturri erabili dira. Batetik, bilaketa bibliografikoa burutu da osasun arloko datu-base ezberdinak kontsultatuz: Pubmed, Dialnet, Medes eta Cuiden. Horiez gain, Biblioteca Virtual en Salud (BVS) metabilatzailea ere erabili da. Gainera, Medikuntza eta Erizaintza fakultateko liburutegian topatutako bi liburu kontsultatu dira. Bestalde, munduko, Euskadi eta Espainiako webgune ofizialetan, aldizkarietan eta elkarteetan informazio gehigarria bilatu da. Garapena: Eskizofrenia duten pertsonei zuzenduriko Osasun Hezkuntza Programak, pairatzen duten gaixotasuna ezagutzea, honen onespena lantzea eta tratamenduarekiko duten atxikipena hobetzea du helburu. Horretarako bederatzi saiotako programa garatu da, non helburua lortzeko hainbat jarduera metodologiko diseinatu diren. 2 erizainek gidatuko dituzte. Programa, Amarako Osasun Zentroan gauzatuko da eta lau aste iraungo du. Ebaluazioa: Osasun Hezkuntza Programaren ebaluazioa egiteaz 2 erizainak arduratuko dira eta programaren prozesu osoan zehar gauzatuko da. H

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1390906753
Document Type :
Electronic Resource